Gaur aurkeztu dute Arabako Bertsolari Txapelketa, Langraiz Okan, azken finalaurrekoa jokatuko den toki berean. Orortara 18 bertsolari lehiatuko dira txapela lortzeko. Tartan izango dira duela bi urteko bost finalistak.
Lehiaketa bera, berriz, datorren igandean, urtarrilaren 25ean abiatuko dute Dulantzin. Sei finalaurrekotan banatuko da: lehena Dulantzin jokatuko da, eta ondoren etorriko dira Laudio, Legutio, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okan. Parte hartzaileek bi finalaurrekoetan kantatuko dute eta bi saioen arteko puntu metaketak emango die giltza finalean sartzeko.
Azken txapelketan hirugarren txapela bereganatu zuen Oihane Perea bertsolari gasteiztarrak.