Durangoko azoka

Durangoko Azokan 'Bidaiak' izango dira gai nagusi

'Jakin' aldizkariak jasoko du Argizaiola saria.

2006ko azaroaren 22a
15:43
Entzun
Abenduren 6tik 10era Durangoko Landako erakustazokan egingo den Durangoko azoka aurkeztu du gaur azoka bultzatzen duten Gerediaga Elkarteak. Aurten Bidaiak hartu dituzte azokako gai nagusi, eta horri lotuta hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Aurten 41. edizioa du azokak, eta urtero gisa, egun horietan emango dute Durangoko Argizaiola omen-saria . Aurtengoan Jakin aldizkariari emango diote, bere 50. urteurrena den honetan, urte luzeetako lana omenduz.

Aurreikuspen guztien arabera, goraino beteko da aurtengoan ere Landako Erakustazoka. Bertaratzen direnek, esku-eskura izango dituzte 221 parte hartzaileren 317 stand. Haietan, 360 nobedade aurkitzeko aukerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.