Durangoko Udalak 30.000 eurotatik 45.000 eurora igo du Gerediaga elkarteari emango dion kopurua. Hala onartu zuten atzo, osoko bilkuran.
Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak ekain hasieran ohartarazi zuen azokari eusteko "estu eta larri" zebiltzala, eta laguntza handitzeko eskatu zion Jaurlaritzari. Gasteizko gobernuak 80.000 eurorekin laguntzeko asmoa zuen, eta 120.000 euro emango ditu azkenean.