Dustin Hoffman aktoreak (AEB, 75 urte) jasoko du Donostiako Zinemaldiko 60. urteurreneko sari berezia, antolatzaileek gaur esan dutenez. Jaialdia amaitzeko, Hoffmanek berak zuzendari moduan egindako lehen lana emango dute: Quartet.
Zineman 1967an egin zuen debuta, The Tiger Makes Out filmarekin. Urte hartan bertan hartu zuen parte The Graduate lanean, eta, horregatik, aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten —ez zioten eman—.
Aktore gisa bi Oscar jasoa da. Lehena 1980an irabazi zuen, Kramer vs. Kramer (1979) filmean egindako lanagatik. 1989an eman zioten bigarren Oscar saria, Rain Man (1988) pelikulagatik.
Hilaren 21etik 29ra artean izango da Donostiako Zinemaldia.