Eusko Jaurlaritzak onartu nahi duen dekretu baten arabera, EAEko telebista kateek euren sarreren %5 Europako ikusentzuneko sormena bultzatzera bideratu beharko dute. Horretaz gain, emanaldi epea ere zehaztu du.
Dekretua 2008ko urtarriletik aurrera jarriko dute martxan eta, oraingoz, Euskal Telebistari baino ez dio eragiten. Eskualdeetako telebista kateek hurrengo hamar urteetan ez dute araua bete beharrik izango. ETBk 2008an bost milioi euro Europako ikusentzunekoa bultzatzera bideratu beharko ditu.
Telebista kateek gutxienez urteko emisioaren %51 Europako lanak emateko gorde beharko dute. Emisioaren %10ak, berriz, Europako ekoiztetxe independenteentzat izan beharko du, eta kateek telebistarako filmak eta laburmetrajeak lagundu beharko dituzte -laguntza horien %60 euskal lanentzat litzateke-.
Gaur aurkeztu du dekretu proposamena Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuak, Donostian. Eusko Legebiltzarrean udazkenean onartzea espero dute. Filmen arloa sustatzen ari direla nabarmendu du Azkaratek, diru laguntzak handituz.
Kultura
EAEko telebistek sarreren %5 Europako ikusentzunekoa bultzatzera bideratu beharko dute
Dekretu proposamenak, oraingoz, Euskal Telebistari baino ez dio eragiten, eta bost milioi euro inbertitu beharko ditu. Urtarrilean jarriko dute araua indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu