Eñaut Larralde Nafarroa Behereko kantaria hil zen atzo arratsaldean, Baionako ospitalean, gaixoaldi luze baten ondorioz. Izuran jaiotakoa zen, eta lanbidez irakasle izan zen, Donapaleuko Errekart lizeoan.
70eko hamarkadatik herriz herri ibili zen Eñaut Etxamendi kantariarekin batera. Lehen kantaldietan harreman estua izan zuten Ez Dok Hamairu taldeko abeslariekin. Errepresioa eta euskal kulturaren aurkako erasoen salaketak izaten zituzten hizpide kantuetan.
1998an, Antologia diskoan (Elkar) bere kanta ezagunenak jaso zituen.
Larralderen aldeko hileta elizkizuna ostiralean izango da, 17:00etan, Izurako elizan.