Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin eginiko prentsaurrekoaren ondoren, ohar bat zabaldu du Txillida familiak. Eskultorearen semeekbat egiten dute instituzioekin Txillida Lekuren inguruko negoziazioa «behin betiko itxi» dela.
Haatik, bi instituzioek atzo emandako prentsaurrekoan azaldutako «eztabaida gaiei»buruz adierazpenik ez egitea erabaki zuten txillidatarrek. «Etorkizunari begiratzen diogu, eta ez iraganari. Txillida Leku, Eduardo Txillidaren ondarea eta artistaren obra ikertzen dutenentzat zabalik egongo den espazio bakan hau zainduko ditugu», zioen eskultorearen sendiak oharrean.
«Eduardo Txillidaren ondarea zaintzen jarraituko dugu»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu