Tabakalera

Edurne Ormazabal izango da Tabakalerako zuzendari nagusi berria

2016ko irailean erabaki zuten postu berri hori sortzea, eta orain Ane Rodriguez eta biak izango dira Tabakalerako gidari.

Edurne Ormazabal, iazko zinemaldian. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2018ko urtarrilaren 12a
14:06
Entzun

Tabakalerako Administrazio Kontseilua egin dute gaur zuzendari nagusi berria aukeratzeko. Aurrez erabakitako prozeduran Edurne Ormazabal (Tolosa, 1963) atera da aukeratua, eta hautu horri oniritzia eman diote gaur bileran bildu direnek. EH Bilduko ordezkaria izan da hautagaitza babestu ez duen bakarra: abstenitu egin da, postua sortzearekin ados ez zegoenez, "koherentziaz".

"Nazioarteko proiekzioan sakontzea" izango da Ormazabalen egitekoetako bat, "sormen sarearekin, industria kultural eta sortzailearen sektorearekin eta ekonomia sarearekin dituen harremanak sustatzea". Diru iturri pribatuak erakartzeko lana ere emango diote, "proiektuaren ordezkari" izanez.

Ormazabalek ETBri lotuta egin du bere ibilbide profesional gehiena. Donostiako Zinemaldian egiten duen aurkezle lanagatik ere ezaguna da. Tabakalerak atera duen prentsa oharrean azpimarratu dute "eskarmentu handia" duela diziplina anitzeko taldeak zuzentzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.