Egile gazteen lanak Donibane Lohizunen
ZINEMA. Claude Brasseur aktore frantsesa buru duen Zinemagile Gazteen Donibane Lohizuneko jaialdia gaur hasiko da Fred Cavaye-ren A bout portant filmarekin. Igandera arte film luze eta laburrak aldizkatuko dira Le Select aretoan. Ostiralean, Errusiari eskainiko diote gaualdia, Andrei Zviagintsez-en Le Bannissement eta Timur Bekmambetov-en Night Watch-ekin, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu