Euskal haur eta gazte literaturaren «ikuspegi zabala» eskaintzea dute helburu. Bihar hasiko da ikastaroa, eta ostiralera arte iraungo du. EHUk antolatu duen Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) egitasmoko ikastaroetako bat da Euskal haur eta gazte literatura, eta bederatzi hitzaldiz osatua egongo da. Ikastaroa EHUko Bizkaia aretoan izango da, Bilbon, eta hainbat gai jorratuko dira, besteak beste, ikasgeletako esperientziak, euskaraturiko munduko haur eta gazte literatura eta Interneten eragina.
Gaur, Xabier Etxanizek haur eta gazte literaturaren historiaz ohar batzuk azalduko ditu, eta Manu Lopez Gasenik itzulpenen arloa aztertuko du. Ondoren, Miren Agur Meabek gazte literaturaz duen ikuspegiaz hitz egingo du.
Bihar, Juan Kruz Igerabidek haur poesiari buruz emango du solasaldia, eta Felipe Juaristi eta Mariasun Landa idazleen obra aztertuko dute Jon Kortazarrek eta Amaia Serranok. Ostiralean, berriz, Txilikuren obraz mintzatuko da Javier Rojo, eta, jarraian, Igerabideren haur poesiari buruzko tertulia gidatuko du Miren Billelabeitiak. Gemma Lluch Valentziako (Herrialde Katalanak) Unibertsitateko irakasleak itxiko ditu jardunaldiak.
Egileak eta adituak euskal haur eta gazte literaturaz arituko dira
Gaur hasiko da ikastaroa, eta Miren Agur Meabek, Manu Lopez Gasenik eta Juan Kruz Igerabidek parte hartuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu