SAIL OFIZIALA
Hogei filmek osatuko dute, horietako lau lehiaketatik kanpo. Besteak beste, Kim-Ki-duk (Amen), Sarah Polley (Take this Waltz), Arturo Ripstein (Las razones del corazón), Terence Davies (The Deep Blue Sea), Enrique Urbizu (No habrá paz para los malvados), Hirokazu Kore-eda (Kiseki / I Wish), Isaki Lacuesta (Los pasos dobles), eta Julie Delpyren (Le skylab) lanak aurkeztuko dira. Juan Carlos Fresnadilloren Intruders-ek zabalduko du jaialdia, eta Eric Toledano eta Olivier Nakacheren Intouchables-ek itxiko, biak lehiaz kanpo. Asier Altunak ere lehiaz kanpo aurkeztuko du Bertsolari.
ZABALTEGI ZUZENDARI BERRIAK
Lehen edo bigarren filma duten 12 zuzendariren lan berriek osatuko dute sail hau. Mami Sunada (Endin note / Death of a Japanese Salesman), Alejandro Fernandez Almendras (Sentados frente al fuego), Ignacio Ferreras (Arrugas), Simon Arthur (Silver Tongues), Dexter Fletcher (Wild Bill) eta Telmo Esnal (Urte berri on, amona!) dira zuzendari horietako batzuk. Sail ofizialean lehiatuko diren bi zuzendari ere —Mathieu Demy (Americano) eta Oren Moverman (Rampart)— Kutxa-Zuzendari Berriak saria jasotzeko hautagaiak izango dira.
ZABALTEGI PERLAK
Nazioarteko zinema jaialdietan saritutako lanak aurkituko ditu zaleak sail honetan. Cannesen Urrezko Palmorria irabazi duen The Tree of Life-k (Terrence Malick) zabalduko du —kritikaren FIPRESCi saria jasoko du Donostian—, eta Drive-k (Nicolas Winding Refn) itxiko du. Beste hamar film ikusi ahal izango dira:Le Havre (Aki Kaurismaki), Pina (Wim Wenders), L'envahisseur (Nicolas Provost), Duo ming jin / Life without Principle (Johnnie To), The Artist(Michel Hazanavicius), Et maintenant on va où?(Nadine Labaki), Shame (Steve McQueen), Martha Marcy May Marlene (Sean Durkin), Jodaeiye Nader az Simin / Nader and Simin, a separation (Asghar Farhadi) eta Tyrannosaur (Paddy Considine).
ZABALTEGI BEREZIAK
Jonathan Demmek zuzendutako Neil Young Life da sail honetara gehitu duten azken filma. Ez da musikarekin lotutako film bakarra izango, Martin Scorsesek zuzendutako George Harrison: Living in the Material World ere aurkeztuko baitute. Sail ofizialeko bi zuzendarik errepikatzen dute sail honetan: Isaki Lacuesta (El cuaderno de barro ) eta Hirokazu Kore-eda (Nochi-no-hi / The Days After). Guztira 13 film izango dira, horien artean 14 d'abril. Macià contra Companys (Manuel Huerga), Carrière, 250 metros (Juan Carlos Rulfo), Extraterrestre (Nacho Vigalondo), Sur la planche (Leila Kilani) eta Madrid 1987 (David Trueba).
ZABALTEGI GAUERDIKO BEREZIAK
Aurreiritziak albo batera utzitako genero-zinema eskainiko du Zinemaldiak sail honetan. Japoniako pinku eiga zinema erotikoaren bi film aurkeztuko ditu — Hana to hebi / Flower and Snake (Masaru Konuma) eta Edogawa Ranpo Ryoki-Kan: Yaneura no sanposha / Watcher in the Attic (Noboru Tanaka)—. Horrez gain, Dominik Mollen Le Moine (eleberri gotiko klasikoaren egokitzapena, Vincent Casselekin) eta Justin Kurzelen Snowtown eskainiko dituzte.
HORIZONTES LATINOS
Latinoamerikako zinemari eskainitako sailak 13 film aurkeztuko ditu. Miss Bala (Gerardo Naranjo) aukeratu dute inauguraziorako, eta Las acacias (Pablo Giorgelli), Pescador (Sebastian Cordero), Bonsái (Cristian Jimenez), Anónimo (Renato Perez Arancibia), Entre la noche y el día (Bernardo Arellano) eta Ulises (Oscar Godoy) daude besteen artean.
MADE IN SPAIN
Azken urtean estreinatu diren Espainiako hainbat pelikula berreskuratuko ditu sail honek. Zinema aretoetan galdu zutenek orain dute beste aukera bat Balada triste de trompeta (Alex de la Iglesia), No tengas miedo (Montxo Armendariz), Torrente 4 (Santiago Segura), La mitad de Oscar (Manuel Martin Cuenca), Todas la canciones hablan de mí (Jonas Trueba) edota No controles (Borja Kobeaga) ikusteko.
ZINEMIRA
Euskal ekoizpenari eskainitako atalak hiru filmen estreinaldiak eskainiko ditu: Bi anai (Imanol Rayo), Nao Yik (David Aguilar) eta El último paso (Enara Goikoetxea, Iurre Telleria). Horrez gain, Fermin Muguruzak herrialde arabiarretako musikari buruzko zuzendutako Next Music Station dokumental sortatik Libanori eskainitako atala pantailaratuko dute, Kimuak katalogoan aurten aukeratutako film laburrak estreinatuko ditu, eta Euskadiko Filmategiak zaharberritutako hiru film labur dokumental aurkeztuko ditu, hirurak Gotzon Elortzarenak: Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (Erria) (1961) eta Elburua Gernika (1962). Elias Kerejetak jasoko du Zinemira saria.
CULINARY ZINEMA: ZINEMA ETA GASTRONOMIA
Aurtengo nobedadeetako bat gastronomiari eskainitako zikloa da. Berlinale jaialdiarekin elkarlanean antolatu du Zinemaldiak, eta zazpi film eskainiko ditu lehen aldi honetan. Film bakoitzaren ondoren Gipuzkoako sukaldari batek afari tematikoa prestatuko du. Mugaritz BSO (Felipe Ugarte, Juantxo Sardon), El Bulli: Cooking in Progress (Gereon Wetzel), El camino del vino (Nicolas Carreras), Les émotifs anonymes (Jean-Pierre Ameris), Jiro dreams of Sushi (David Gelb), Noma-at Boiling Point (Christian Vorting) eta Perfect Sense (David Mckenzie) dira filmak, eta Andoni Luis Aduriz, Roberto Ruiz, Ruben Trincado, Iñigo Lavado, Mikel Santamaria, Ixak Salaberria eta Joxean Eizmendi sukaldariak.
BELODROMOA
Bost film luze eta labur bat eskainiko dituzte Belodromoko pantaila erraldoian. Aipagarriena, The Three Musketeers-en (Paul W.S. Anderson) estreinaldia izango da. Verbo (Eduardo Chapero-Jackson), Une vie de chat (Jean-Loup Felicioli, Alan Gagnol) haurrentzako animazioko filma eta Voyage dans la lune (Georges Melies) zientzia fikzioko lan klasikoaren bertsio eraberritua ere Belodromoan ikusi ahal izango dira.
JACQUES DEMY
Nouvelle vague-ko zuzendari frantziarrari eskainitako zikloak haren obra osoa erakutsiko du: lau film labur eta 14 film luze. Baita Agnes Vardak —Demyren alargunak— hari buruz egindako hiru film dokumentalak ere.
AMERICAN WAY OF DEATH
Azken hogei urtetan AEBetan egindako zinema beltzari eskainitako zikloak hainbat film ezagun gogoraraziko ditu —Fargo,Se7en, The Usual Suspects, Goodfellas, Reservoir Dogs, Mystic River, The Silence of the Lambs— eta ikusteko aukera asko izaten ez den kultuko pelikulak erakutsiko ditu: Suture, Little Odessa, Kiss Kiss Bang Bang, Red Rock West, One False Move, Menace II Society… Walter Hill eta James Gray zuzendariak Donostian izango dira zikloa aurkezteko.
ITZAL DIGITALAK: AZKEN BELAUNALDIKO ZINEMA TXINATARRA
Azken hamarkadan Txinan sorturiko zinemaren lagin bat jasoko du ziklo honek. Jia Zhangke, Ying Lian, Huang Weikai, Zhao Dayong, Zhu Wen edota Li Hongqiren filmak ikusi ahal izango dira.
ZINEMA ERAIKITZEN
Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko eta Paraguaiko sei film aurkeztuko dira lehen aldiz Donostian: Era uma vez Veronica (Marcelo Gomes), Infancia clandestina (Benjamin Avila), Joven &Alocada (Marialy rivas), Un mundo secreto (Gabriel Mariño), La playa (Juan Andres Arango) eta 7 cajas (Juan Carlos Maneglia, Tana Schembori).
ZINEMA MUGIMENDUAN
Libano, Jordania eta Palestinako lau film aukeratu dituzte: Confession and Struggle (Eliane Raheb), The Last Friday (Yahya Alabdallah), Une fusée dans le ciel (Khalil Joreige, Joana Hadjithimas) eta When I saw you (Annemarie Jacir).
4+1: MEXIKOKO ZINEMA GARAIKIDEA
Mapfre fundazioaren 4+1 jaialdiarekin elkarlanean apailatu dute ziklo hau. Mexikon azken lau urtetan egindako film esanguratsuenetako batzuk eskainiko ditu: Abel (Diego Luna), Luz silenciosa (Carlos Reygadas), Lake Tahoe (Fernando Eimbcke), Norteado (Rigoberto Perezcano)….
Egitaraua, atalez atal
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu