Egitaraua, sailez sail

Quartet filma (Sail Ofiziala). Z / BERRIA.
2012ko irailaren 8a
00:00
Entzun
SAIL OFIZIALA

Hamalau film izango dira Urrezko Maskorra irabazteko lehian, eta beste lau lehiaz kanpo, Ben Aflleck-en Argoeta Dustin Hoffmanen Quartet horien artean. Lehian parte hartuko dutenen zuzendarien artean bi bilbotar daude: Javier Rebollo (El muerto y ser feliz) eta Pablo Berger (Blancanieves); eta haiekin batera, beste batzuen artean, Nicholas Jarecki (Arbitrage, inaugurazio ekitaldikoa), François Ozon (Dans la maison), Costa-Gavras (Le capital), Laurent Cantet (Foxfire), Bahman Gobadi (Fasle Kargadan), Carlos Sorin (Días de pesca), Barbara Albert (Die Lebenden / The Dead And The Living) eta Fernando Trueba (El artista y la modelo).

ZUZENDARI BERRIAK

Aurten lehenengo aldiz, Zabaltegitik atera eta Zinemaldiko sail burugaina bihurtu da Zuzendari Berriak izenekoa. Garrantziaren araberako sailkapenean, bigarrena da, Sail Ofizialaren ondotik.Lehen edo bigarren filma duten 17 zuzendariren lan berriek osatuko dute, eta haietako batek Kutxa-Zuzendari Berriak saria jasoko du, 90.000 eurokoa. Saileko programazioa «oso plurala» dela esan du Rebordinosek, eta genero asko biltzen dituela.

ZABALTEGI PERLAK

Nazioarteko zinema jaialdi garrantzitsuenetan saritutako lanak eskainiko ditu sail honek, 12 guztira. Cannesen jaialdiko Urrezko Palmaren irabazlea izango da horietako bat,Amour (Michael Haneke), kritikaren Fipresci saria ere jasoko duena; Hanekek etortzerik ez duenez, Ramon Agirre aktore donostiarrak jasoko du saria, filmean parte hartu baitu. Berlingo jaialdiko Urrezko Hartzaren garailea ere ez da faltako: Cesare deve morire (Paolo eta Vittorio Taviani). The Angel's Share (Ken Loach), Après Mai (Olivier Assayas), Io e te (Bernardo Bertolucci) eta Savages (Oliver Stone) dira saileko beste film batzuk.

ZABALTEGI BEREZIAK

Euskal Herrian filmatuak dira sail honetarako hautatutako 16 filmetako lau: Baztan (Iñaki Elizalde), Bypass (Patxo Telleria eta Aitor Mazo), Emak Bakia Baita (Oskar Alegria) eta Zuloak (Fermin Muguruza). Zinemira sailerako hautatuekin batera, film horiek ordezkatuko dute Euskal Herriko zinemagintza Donostiako Zinemaldian. Saileko gainerako 12 filmen artean The Bay (Barry Levinson), Klip (Maja Milos) eta As Linhas de Torres (Valeria Sarmiento) daude.

HORIZONTES LATINOS

Latinoamerikako zinemari eskainitako sailak 12 film izango ditu aurten; Infancia clandestina (Benjamin Avila) aukeratu dute saila zabaltzeko. Gainerako filmen artean honako hauek daude, besteak beste: Post Tenebras Lux(Carlos Reygadas), Era uma vez eu, Verônica (Marcelo Gomes), Después de Lucía (Michel Franco), La playa (Juan Andres Arango), Joven y alocada (Marialy Rivas), Salsipuedes (Mariano Luque)…

MADE IN SPAIN

Azken urtean estreinatu diren Espainiako hainbat film berreskuratuko ditu sail honek, aretoetan ikusi ez zituztenei beste aukera bat emanez: Miel de naranjas (Imanol Uribe), La chispa de la vida (Alex de la Iglesia), Els Nens Salvatges (Patricia Ferreira), Carmina o revienta (Paco Leon), Elefante blanco (Pablo Trapero), Hijos de las nubes, la última colonia (Alvaro Longoria), Katmandú, un espejo en el cielo (Iciar Bollain), Sueño y silencio (Jaime Rosales)…

ZINEMIRA

Euskal Herriko ekoizpenari eskainitako atalak hamar film luze eta Kimuak programarako hautatutako sei film labur aurkeztuko ditu aurten. Film luzeen artean, pertsonaia nagusi Bernardo Atxaga idazlea duena dago, Leku hutsak, hitz beteak (Joxeanjel Arbelaitz), idazleak berak idatzitako gidoi batetik tiraka egina. Mariposas en el hielo (Bertha Gaztelumendi), Mur-mur (Juan Miguel Gutierrez), Camera Obscura (Maru Solores) eta Gernika bajo las bombas (Luis Marias Amondo) dira saileko beste film batzuk.

CULINARY ZINEMA

Iazko ekitaldiko nobedadeetako bat izan zen gastronomiari eskainitako zikloa, Zinemaldiak Berlinale jaialdiarekin elkarlanean antolatua. Zazpi film luze eta labur bat eskainiko ditu, eta emanaldi bakoitzaren ondoren Gipuzkoako sukaldari batek afari tematikoa prestatuko du. Comme un chef (Daniel Cohen), Babettes Gaestebud (Gabriel Axel), Entre les bras (Paul Lacoste), Les saveurs du palais (Christian Vincent), Jerusalem on a Plate(James Nutt), Lupe el de la vaca (Blanca Aguerre), Perú sabe: la cocina, arma social (Jesus M. Santo) eta Kitchen Dreams (Felipe Ugarte) dira film luzeak. Film laburra, Macaron de caza (Pep Gatell), Comme un chef-ekin batera emango dute, sailaren inaugurazioan.

BELODROMOA

Antonio Elorza belodromoan, klausurako galaz gain, bi film luze eta hiru film labur ikusi ahal izango dituzte 3.000 lagunek, 400 metro koadroko pantaila bati so. Film luzeak Dustin Hoffmanen Quartet eta Kean Loach-en The Angel's Share dira; film laburrak Antxon Ezeizaren Ikuska 20, Koldo Almandozen Deus Et Machina eta Martin Roseteren Voice Over.

BIG FRIDAY

Big Friday egitasmo berriaren barruan, Storm Surfers (Christopher Nelius,Justin McMillan) eta The Art of Flight (Curt Morgan) 3Dko filmak ikusteko aukera izango da Antonio Elorza belodromoan. Big Friday egitasmoak «akzio kirolei eta abenturari buruzko filmak eta aire librean eginikoak maila bat gorago ipini nahi ditu», antolatzaileek haren berri ematean adierazi dutenez.

GEORGES FRANJU

Georges Franju frantziar zuzendariak (Fougueres, 1912-Paris, 1987), filmak zuzentzeaz gain, Frantziako Filmategia sortu zuen. Dokumentalak egiten eman zituen lehen pausoak, baina haren lanik esanguratsuenak fikzioko filmak dira. Les yeus sans visage (1959), Judex (1963), eta Nuits Rouges (1974) eskainiko ditu Zienemaldiak aurten eskaiiniko dio atzera begirakoan.

VERY FUNNY THINGS. AMERIKAR KOMEDIA BERRIA

AEBetan azken urteetan egindako komediari eskainitako zikloa zazpi filmek osatuko dute: The 40 Year Old Virgin (2005), Animal House (1978), Punch-Drunk Love (2002), Rushmore (1998), Smiley Face (2007), Zoolander (2001) eta Pineapple Express (2008).

ERAIKITZEKO BIDEAN. HAMAR URTE LATINOAMERIKAKO ZINEMAREKIN

Sail honetan, azken urteotan Zinema Eraikitzen sailean parte hartu duten Latinoamerikako 18 film ikusteko aukera izango da: El baño del papa (Enrique Fernandez, Cesar Charlone), El violín (Francisco Vargas), El cielito (Maria Victoria Menis), Norteado (Rigoberyto Perezcano)…

ZINEMA ERAIKITZEN 22

Zinema Eraikitzen 22 sailean sei film aurkeztuko dira, Argentinan, Brasilen, Txilen, Mexikon eta Uruguain ekoitziak: Asalto a la Fábrica de Caloventores (Estanislao Buisel, Argentina), De menor (Caru Alves de Souza, Brasil), Gloria (Sebastian Lelio, Txile), Las Horas Muertas (Aaron Fernandez, Mexiko-Espainia-Frantzia), Las Niñas Quispe (Sebastian Sepulveda, Txile-Frantzia-Argentina) eta Tanta agua (Ana Guevara, Leticia Jorge, Uruguai).

ZINEMA MUGIMENDUAN

Iaz bezala, lau film eskainiko ditu aurten ere sail honek. Hauek dira aurtengoak: Al Khoroug Lel-Nahar / Coming Forth By Day (Hala Lofty, Egipto), Challatt Tunes (Kaouther Ben Hania, Tunisia-Frantzia), Le veau d'or (Hassan Legzouli, Maroko-Frantzia) eta Moug / Waves (Ahmed Nour, Egipto-Maroko).

4+1: BRASILGO ZINEMA GARAIKIDEA

Mapfre fundazioaren 4+1 jaialdiarekin elkarlanean apailatu dute ziklo hau. Brasilen azken urteetan egindako film esanguratsuenetako batzuk eskainiko ditu: O ano que meus pais saíram de féiras (Cao Hamburger), Jogo de cena (Eduardo Coutinho), Andarilho (Çao Guimaraes), A casa de Alice (Chico Teixeira)….
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.