Egitaraua

2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Bach Ensemble. J. S. Bachen bi obra. Irailaren 24an.

Opus 64. Beethovenen inguruko monografikoa. Urriaren 8an.

Erro hari laukotea. Jesus Guridi eta Aita Donostiaren piezak, bi musikagileak jaio zirela 125 urte beteko direnean. Urriaren 22an.

EOS. Entsegu orokorra, Wolfram Christen zuzendaritzapean eta Judith Jauregi pianistarekin. Mozarten hainbat lan entseatuko dituzte. Azaroaren 5ean.

EOS + BOS perkusio taldeak. Varese, Mahler, Chavez, Granados eta Txaikovskiren obrak eta Jesus Egigurenen lan baten erabateko estreinaldia. Azaroaren 12an.

Tubharia. Hari laukote bat eta tuba bakarlari bat. Jan Bach, David Baker zein Rolland Szentpasliren lanak, eta Oscar Abellaren obra baten erabateko estreinaldia. Azaroaren 26an.

Con Tacto. XX. mendeko musika (Albert Roussel eta Gavriil Nikolayevitxen lan bana). Urtarrilaren 14an.

EOSeko biolontxelo taldea. Elgar, Joplin, Albinoni, Haydn, Villa-Lobos, Bruch, Mancini eta Johnstonen lanak. Urtarrilaren 28an.

Gonzalo Tejada zazpikotea. Jazz hirukotea eta hari laukotea. Davis, Mandel, Gershwin, Jobim, Raye, de Paul eta Weillen piezak. Otsailaren 11n.

Gipps Quartet. Hari hirukotea eta korno ingelesa. Ruth Gipps eta Jean Françaiseren lanak. Otsailaren 25ean.

Idoan. Hari hirukotea eta pianoa. Johannes Brahms eta Astor Piazzollaren lanak. Martxoaren 10ean.

Handel. 'Handel with care'. Sopranoa, klabea, biolina eta biolontxeloa. Martxoaren 24an.

EOSen tronpa taldea eta Andra Mari Abesbatza. Brahms, Schumann eta Schuberten obrak. Apirilaren 21ean.

KUP taldea. Haydn, Schubert, Brahms, Faure eta Castelnuovo-Tedescoren lanak, Gabriel Baltesen zuzendaritzapean eta Amaia Zipitria pianistarekin. Maiatzaren 5ean.

Daniel Muller-Schott. Biolontxelo jotzailearen errezitaldia, Pedro Jose Rodriguezek pianoan lagunduta. Maiatzaren 19an.

Kaabestri. Battalia. Zelenka, Bach, Biber eta Telemannen lanak. Ekainaren 2an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.