"Orain munduan gertatzen ari diren gauzak direla-eta jendeak zer sentitzen duen" aztertu du Pablo Sastre idazleak (Madril, 1958) Gizajenderaen ahitzea (Elkar) saiakera berrian.
Pedro izeneko alter ego-a asmatu du Sastrek liburu berrirako, eta haren bidez eman ditu bere iritziak. Hainbat ondoriotara iritsi da egilea liburuaren idazketan. Hona hemen horietako batzuk:
"Hiri sistemaren aurka, nekez egin daiteke hiritik bertatik erresistentzia".
"Estatua eta ekonomia nagusi diren sozietateetan hutsalak dira, noiz ez diren zoritxarrekoak, emakumeak eta gizonak berdintzeko ahaleginak".
"Aspalditxo, ordezko irudien edo irudi artifizialen aurrean erresistentzia zerbait egitea planteatzea bazegoen, baina dagoeneko horrelakorik apenas ez, eta ordezko onak bilatzera laburtzen da kontu guztia".
Literatura
Egungo jendearen sentimenduak aztertu ditu Pablo Sastrek 'Gizajendearen ahitzea' saiakera berrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu