komunikabideak

Egunkarien edizio digitaletan sartzea kobratu nahi du New Corporationen jabeak

Ruper Murdoch munduko komunikabide talde handienaren nagusiak "kalitatezko albisteak" eskaini nahi dizkie bere web orrien erabiltzaileei.

2009ko abuztuaren 6a
16:50
Entzun
2010etik aurrera egunkarien Interneteko edizioetarako sarrera dohakoa ez izatea aztertzen ari da Ruper Murdoch New Corporation munduko komunikabide talde handienaren jabea.

Erabaki hori krisi ekonomikoaren ondotik hartu duela adierazi du Murdochek. Izan ere, "egunkarien paperezko bertsioen salmenta nabarmen jaitsi da, guk azken urtean 3.400 milioi dolarreko -2.380 milioi euro- galera jasan dugu".

"Kalitatezko albisteak eskainiko dizkiegu gure web orrietara sartzen diren erabiltzaileei", azaldu du Murdochek. "Iraultza digitalak banaketa kanal berri eta merkeak izatea ekarri du, baina horrek ez du esan nahi edukiak dohakoa izan behar duenik. Albisteak dituzten gure web orri guztiengatik erabiltzaileari kobratzen saiatuko gara", baieztatu du magnateak. "Arrakasta izaten badugu, gainerako komunikabide guztiek gure eredua jarraituko dute".

20th Century Fox, Fox eta Sky telebista kateek, The Wall Street Journal, The Times eta The Sun periodikoek, HarperCollins editorialak eta MySpacek osatzen dute besteak beste, Murdochen New Corporation taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.