Eguzkia lagun izan zuen atzo Euskal Herria Zuzenean festibalak, eta gaur ere horretan jarraitzen du. Asteburu jendetsua izango da hau Heletan, eta jendeari giro paregabea gehitu zaio.
Gaur Ken Zazpik eta Atom Rhumbak joko dute, baina goizean goizetik da ona giroa. Jende aunitz izan da kaleetan eta kaleko animazioaz gozatzen. Fanfarreak eta txarangak ez dira falta izan, eta Bu Ta Gaz taldeak ere jo du, Su Ta Garren bertsioak egiten dituen bikotea.