Musika

Ehun mila ikusletik gora izan dira BBK Live jaialdian

Egun jendetsuena ostegunekoa izan zen, 37.566 ikuslerekin

2011ko uztailaren 11
11:47
Entzun

35.390 pertsona izan ziren atzo 2011ko Bilbao BBK Liven hirugarren eta azken jardunaldian, antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera. Hirugarrena eta azkena izan den jardunaldi horretan, The Black Crowes, The Chemical Brothers, Jack Johnson, 30 Seconds To Mars eta M Clanen emanaldiak izan dira azpimarragarrienak, beste batzuen artean.

2011ko Bilbao BBK Livek 2011 bere asistentzi errekorra gainditu du, 103.083 pertsona bildu dituelarik hiru egunak kontutan hartuz: 37.566 ostegunean, 30.127 ostiralean eta 35.390 azken egunean, larunbatean.

Arazoei dagokienez, ez da bat ere arazorik egon hiru jardunaldietako batean ere, normaltasun osoz eta osasun arazo gutxirekin joan dira hiruak, antolatzaileen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.