Gaurko egunez, 1910ean, jo zuen heriotzak Lev Tolstoi idazle errusiarraren atea. Hala ere, ez zuen bere etxean harrapatu, handik ihesi baizik, Astapovoko tren geltokiaren zaindari Ivan Ozolinen bizilekuan. 82 urte zituela hil zen, besteak beste, Gerra eta Bakea eta Anna Karenina idatzi zituen gizona, pneumoniak jota.
Mendebaldeko egutegiaren arabera azaroaren 20an hil bazen ere, Errusian azaroaren 7a zen, oraindik iraultza aurreko egutegia baitzeukaten. Iasbaia Polianako familia aberats batean 1828an jaioa, idazle eta filosofo izateaz gain konde aberatsa zen Tolstoi. Hala ere, 82 urterekin, inguratzen zuen luxuaz nazkatuta, etxetik alde egin zuen, helmuga jakinik gabe. «Nagusiek nire adinean egin behar luketena egingo dut: bizitzatik atera, azken egunak bakardadean eta bakean pasatzeko».
Tolstoiren hiru lan irakur daitezke euskaraz: Ivan Ilitxen heriotza, Alegiak eta Zaldi baten historia.
Ehun urte bete dira gaur Lev Tolstoi idazle errusiarra hil zela
'Gerra eta bakea' eta 'Anna Karenina' liburuak dira, besteak beste, haren lanik ezagunenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu