Musika jaialdia

EHZrik ez da izanen 2018an

Dinamika ez dute etengo jaialdiko laguntzaileek, baina trantsizio urtetzat daukate heldu den urtea; 2019ari begira daude; gaur egungo beharrei egokitu ekitaldi bat pentsatzea dute xede.

EHZko laguntzaileak goizeko prentsaurrekoan. BOB EDME
Nora Arbelbide Lete.
2017ko abenduaren 21a
11:06
Entzun

Denbora behar dutela azaldu dute EHZko laguntzaileek 2018an jaialdirik ez dela iraganen iragartzeko eman prentsaurrekoan, goiz honetan. 2017ko jaialdia desueztatu behar izan zutela aro txarragatik, "oraindik konpondu ez diren zailtasun ekonomikoek indar handia eskatu digute. Eta halako ekinaldi batek eskatzen duen antolaketa agenda ikusita, ez digute inoiz proiektuan zentratzen utzi. Ondorioz, proiektuari buruz laguntzaile guztiekin batera eramatekoak ziren eztabaida eta gogoetak ezin izan ditugu behar bezala burutu, barne mailan ziren zalantza handi batzuk konpondu gabe utziz", esplikatu du Jon Irazabal EHZko laguntzaileak.

Bihurgune hori baliatuz, "EHZ berdefinitzeko eta dinamikari arnasa berri baten emateko momentua iritsi dela iruditzen zaigu".

Dinamika ez dute eten nahi, eta laguntzaileek segituko dute lanean, diagnostiko baten osatzeko, 2019ri begira, egitasmo "egokitu" baten aurkitzeko. Zenbait ekitaldi antolatzekoak dituzte, urtean zehar barreiatuko dituztenak Zirimola zigilupean, joan den urrian Ezpeletan antolatuaren gisara.

Ekainaren 29an, 30ean eta uztailaren lehenean laguntzaileak elkartzeko hitzordu berezi bat iragaitea pentsatzen dute. Baina bereziki gogoetara zentratuz. Ez daki Lekornen berean iraganen den ala beste nonbait.

2017ko urtearen balorazioa egiterakoan, jaialdia ezeztatzeak sortu tristura nabarmendu arren, poztu dira euri erauntsiari lekukoa hartu dion "elkartasun erauntsiari" esker 14 ekitaldi antolatu direla Euskal Herri osoan,  EHZren "izpiritu eta balioekin" zabalduz. Eta, azkenean, nahiz eta Lekornen bertan ez den antolatu EHZ, beste gisa batez baina "egin, egin dela".

Diru aldetik, aurtengo ezeztatzea aseguruek bere gain hartu dute, baina aitzinetik jaialdiak zuen zuloak oraindik hor dihardu, nahiz eta ez den lehen bezain handia. Zifra zehatzak urtarrileko biltzar nagusian ematekoak dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.