Bertsolaritza

Eibarren eta Azpeitian jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo final-laurdenak

Larunbatean izango da Eibarko saioa. Azpeitikoa, aldiz, igandean jokatuko da. Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalerdietara.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena, joan den igandean, Irunen. IDOIA ZABALETA, FOKU
2019ko urriaren 23a
21:28
Entzun

Gipuzkoako Bertsolari txapelketaren hirugarren eta laugarren final-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan, Eibarren eta Azpeitian egingo diren saioetan. Seina bertsolari lehiatuko dira, finalerdietarako txartel bat lortzeko ahaleginean. Asteburuko kanporaketen ondoren, final-laurden bat geldituko da bakarrik jokatzeko. Azkoitian argituko da finalaurrekoetarako sailkapena, azaroaren 2an.

Larunbateko saioan, Jon Maia Soria, Gorka Maiz Alustiza, Jokin Uranga Isuskiza, Unai Muñoa Amundarain, Felix Zubia Olaskoaga eta Mikel Tapia Aierbe arituko dira. 17:00etan hasiko da, Eibarko Coliseo antzokian.

Igandean, taula gainean izango dira Alaia Martin Etxebeste, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi eta Amaia Iturriotz Etxaniz. Azpeitiko saioa ere 17:00etan hasiko da, Soreasu antzokian.

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalerdietara, eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute hurrengo kanporaketara sailkatzeko aukera.

Oraingoz, finalerdietarako txartela ziurtatuta dute Eñaut Martikorena Lizasok eta Agin Laburu Rezolak, lehen bi final-laurdenetako irabazleek. Finalerdietara 18 bertsolari sailkatuko dira guztira. Sei bertsolariz osatutako hiru taldetan kantatuko dute. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta beste bost bertsolari puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Final-laurdenetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean, eta, aurrez agortzen ez badira, antzokietako txarteldegietan, saioa hasi baino ordubete lehenago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.