Eider Rodriguez. (Errenteria, Gipuzkoa, 1977)
Idazleen gorputzak. Egiletasuna ezbaian literaturaren joko zelaian. Hala izendatu du bost emakume idazleren testigantzekin osatutako liburuxka: Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi, Miren Agur Meabe, Karmele Jaio eta Uxue Alberdi. Bertsolarien kasuan ez bezala, ez dago gogoeta konpartitu bat haien artean, eta, hala ere, asko dute amankomunean. Gorputzak literatur sistema nola zeharkatzen duen azaleratu du idazleak; testua sortzeko unetik hasi, eta plazan egiletasuna eraikitzeko igaro beharreko une guztietara, lurdebekatuan aritzeko garatu behar izan dituzten bideak ikusgarri eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu