Literatura

Eider Rodriguezek irabazi du Euskadi literatura saria

Literatura lanaren ilustrazioaren atalean, Yolanda Mosquera izan da garailea; gaztelaniazko saiakeran, berriz, Santos Zunzunegi.

Euskadi Literatur sariak jakinazteko ekitaldian, ezkerretik, Joxean Muñoz, Bingen Zupiria, Santos Zunzunegi, Eider Rodriguez eta Yolanda Mosquera. MAIALEN ANDRES / FOKU
Miren Garate.
2018ko urriaren 1a
07:21
Entzun

Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri ditu Euskadi literatur sarien lehen irabazleak: euskarazko literaturaren atalean, Eider Rodriguez saritu dute, Bihotz handiegia lanagatik. "Pertsonaia arrunt eta konplexuen izaera eta horien barne mundua aztertzen duen narrazio liburu interesgarria da Bihotz handiegia. Eider Rodriguezek pertsonaia makurrak eraikitzen ditu modu originalean, gizakiaren makurdura ezkutuaren bila abiatzeko", azaldu du epaimahaiak.

Literatura lanaren ilustrazioan, Yolanda Mosquerarentzat izan da saria, La pequeña Roque (Guy Maupassant) laneko irudiengatik; eta gaztelaniazko saiakeraren atalean, Santos Zunzunegirentzat, Bajo el Signo de la Melancolía lanarengatik.

Hona hemen BERRIAk martxoan Rodriguezi egindako elkarrizketa.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.