Zinema. Estreinaldiak

Eisensteinen 'Oktyabr' bertsio zaharberrituan estreinatuko dute Berlinalen

Municheko, Berlingo eta Amsterdamgo filmotekek berriztatu dute 1917ko urriko iraultzari buruzko lana

Agentziak
Berlin
2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Sergei Eisenstein zinemagilearen Oktyabr (Urria) 1928ko film historiko eta mitikoaren bertsio zaharberritua estreinatuko dute Berlingo zinema jaialdian, otsailaren 10ean. Municheko, Berlingo eta Amsterdamgo filmotekek hartu dute parte zaharberritze lanetan. 1917ko urriko iraultza komunistaren hamargarren urteurrenaren ospakizunetarako enkargatu zioten filma Eisensteini, baina ezin izan zuten 1928ra arte estreinatu, eszena batzuek eztabaidak piztu zituztelako. Hiru urte lehenago, Bronensets Potiomkin (Potemkin korazatua) estreinatu zuen Eisensteinek, zinemagintzaren historian garrantzi handikotzat jotzen den beste film bat.

Ametsen fabrika gorria atzera begirako zikloaren barruan emango dute Eisensteinen Oktyabr Berlinalen. Jaialdia otsailaren 9an hasiko da, Benoit Jacquot eta Diane Krugerren Les adieux à la reine filmaren emanaldiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.