Urte bukaeran irekitzea espero dute Ekaingo (Zestoa) kobazuloaren erreplika, eta honen irudi batzuk ikusgai daude gaurtik Donostian, Tabako Fabrikan. Zaldien irudiak ikus daitezke, hain zuzen. Apirilaren 22ra arte egongo da zabalik erakusketa. Beste sei erreprodukzio ere jarriko dituzte erreplikan.
Jesus Altuna, Ekain Fundazioaren batzorde zientifikoko arduradunaren ustez, lan horrekin "beste pauso bat" emango dute Altamirako kobazuloko erreplikarekiko.
1969an deskubritu zuten Ekain, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal azpeitiarrek. Erreplikaren aurrekontua 8,9 milioi eurokoa da; horietatik %72 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri ditu, %26 Eusko Jaurlaritzak eta %2 Zestoako Udalak.
Ekaingo erreplikaren irudiak, Tabako Fabrikan ikusgai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu