Ekaingo koben indusketa lanak eta erreplikaren irekiera aldi bertsuan izango dira. Irailaren 17tik aurrera Jesus Altuna historiagile eta arkeologoak gidatutako talde bat arituko da indusketa lanetan. Altunaren esanetan, «Ekaingo pinturetan garai hartako bizimoduaren inguruko informazio zehatzagoa lortzen saiatuko gara». Hiru urte luzeko lana izan daiteke eta horrez gain, beste bi urte gehiago beharko dituzte aztarnategietan aurkitutako materialak aztertzeko.
Indusketa lanak hamabi metro karratuko esparruan egingo dituzte eta bertatik ateratako informazioarekin ekainen bizi zirenak zuten bizimoduaren eta mugikortasunaren inguruan gehiago jakin daitekeela uste dute adituek.
Unescok Debako (Gipuzkoa) aztarnategia, Altxerrikoa (Aia, Gipuzkoa), eta Santimamiñekoa (Kortezubi, Bizkaia) Gizatasun Ondare izendatu eta 2 4 ordura jakin zen Indusketen bigarren kanpaina horren berri. Jesus Altunaren hitzetan, «Ekain beti egon da ongi babestua, eta are babestuago egongo da Unescoren izendapena dela medio».
Ekaingo Koba Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek aurkitu zuten 1969an. Berehala, Jose Miguel Barandiaran egin zen kanpaina arkeologikoaren arduradun, Jesus Altunaren laguntzarekin.
Ekaingo indusketa lanak berriz hasiko dituzte datorren astean
Kobako bizimoduaren eta bertakoen mugikortasunaren inguruan gehiago jakin daitekeela uste dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu