Literatura

Ekaitz Goienetxeak irabazi du Igartza saria

Karramarroa trostan nobela proiektuarekin gailendu da idazle bermeotarra.

Ekaitz Goienetxea idazlea. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
Ainhoa Sarasola.
2016ko irailaren 14a
13:19
Entzun

Idazle gazteentzako saria da Igartza, Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak sustaturikoa, eta aurten Ekaitz Goienetxea (Miarritze, 1982) idazle eta kazetariaren Karramarroa trostan eleberri proiektua saritu du. Ana Jakak, Igor Estankonak eta Peru Magdalenak osatu dute epaimahaia.

1980ko hamarkadan dago girotua eleberri proiektuaren kontakizuna, Bizkaiko kostaldeko herri batean hain zuzen ere, eta garai hartan drogak, eta batik bat heroinak, herrian izan zuten eragina kontatzen du. Nolanahi ere, gaur egungo begiradatik kontatua egongo da istorioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.