Orain bi urte, Donostiak 2016ko Europako kultur hiriburu izateko aurkeztu zuen proiektuaren kopia bat Santa Klara uhartean lurperatu zuten, ekintza sinboliko gisa. Bi urte geroago, atzo, behin Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu izango dela baieztatuta dagoenean, Santa Teresa ikastetxeko haurrek kopia hori lurpetik atera zuten, eta Kontxako Badiaren albo batera eraman. Han zituzten zain instituzioetako ordezkari mordoa, kultur hiriburutza ekintza sinboliko batekin ospatzeko. Abiapuntuak deitu zioten,eta, ordezkari horien arabera, proiektuan parte hartu dutenen «laguntza eta inplikazioa» erakutsi nahi izan zuten.
Han bildu ziren, besteak beste, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, eta Ikerne Badiola Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura diputatua. Urgellek, esaterako, nabarmendu nahi izan zuen kulturak lagundu dezakeela gizarte baten bizkarrezurra eratzen.
Ekintza sinboliko batekin ospatu dute kultur hiriburutza
Proiektuan parte hartu dutenen «laguntza eta inplikazioa» erakutsi nahi izan dute antolatzaileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu