Ekitaldi batez ospatuko dute, bihar, urteurrena

2003ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu du Tinko euskara elkarteak, bihar, 13:00etan, Donostiako Antigua auzoko Palacio kalean. Urte hauetan Tinkori lagundu dion jendea bilduko du ekitaldiak, eta bereziki Inaxio Oliveri eta Iñaki Muller omenduko dituzte. Oliveri Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu zelarik hasi zen Tinko diru laguntzak jasotzen. Muller, berriz, funtsezkoa izan zen Tinkok hainbat filmen eskubide-kontratuak lor zitzan, Wallace & Gromit arrakastatsuarenak adibidez. Hitzalditxo bana egingo dute biharko ospakizun ekitaldian Marian Galarragak, Inaxio Oliverik eta Iñaki Mullerrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.