Soslaia. Pau Guillen
Ekoizpenaren arloan maisu
Hainbat komunikabidetan aritu da lanean. Zazpi urtez Valentziako Canal 9n telebista katean lan egin zuen, eta 2006an Libano eta Israelen arteko gatazkan gerrako berriemaile izan zen. Hainbat dokumentalen ekoizpenean lan egin du. Telesailak ekoizten ere lan egindakoa da. Ikus-entzunezko ekoizpenaren irakasle izan da da Bilboko zinema eskolan, Kineman. Gainera, Berlinale zinema jaialdiko epaimahaikide izan da, Teddy sariko nazioarteko epaile gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu