publizitatea

El Sol publizitate jaialdia, parte hartzea sustatzeko asmoz

25 urtez Donostian antolatu ondoren, Bilbon egingo dute aurtengo jaialdia. Sari banaketa jende guztiarentzat egongo da zabalik, aurten lehenengoz, eta jaialdiaren azken egunean ate irekien eguna egingo dute Alhondegian.

2012ko martxoaren 21a
16:03
Entzun

El Sol Iberoamerikako Publizitate Jaialdiak "apostu estrategiko garrantzitsua" egin du aurten, 25 urtez Donostian antolatu ondoren Bilbora lekualdatuta. Hala azaldu du gaur Enric Pujadas El Sol publizitate jaialdiko zuzendariak, Bilbon emandako prentsaurrekoan.

Aurtengo jaialdiak duen berrikuntza nagusia lekualdaketarekin lotuta dator, Pujadasek azaldu duenez. Horri esker, "ikusle gehiago izatea eta parte hartzea handitzea" espero dute.

Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra izango da aurtengoa, lau gunetan: Guggenheim museoan, Euskalduna jauregian, Alhondegian eta Bilbo Arena pabiloian.

Aurten, lehenengoz, sari banaketa guztientzat egongo da zabalik, Bilbo Arena pabiloiak horretarako aukera ematen baitu. Parte hartzea sustatzeko, jaialdiaren azken egunean ate irekien eguna egingo dute Alhondegian, eta El Sol jaialdiaren aldi guztietan garaile izan diren iragarkiak eskainiko dituzte.

Beste berrikuntzetako bat jaialdian sartu duten sail bat da, Branding-a eta diseinua izenekoa. Horrela, hamabi sail izango ditu aurtengo jaialdiak.

Espainiako Publizitate Agentzien Elkarteak erabaki zuen Bilbo dela jaialdia jasotzeko hiri egokiena, eta 2016. urtera arte Bizkaiko hiriburuan egingo dute El Sol. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.