Kultura

'Elearazi.eus' blogaren amaiera iragarri dute

Urte amaierarako paperezko argitalpen bat prestatuko dute hiru urteotan kaleratutako edukiekin. 

Garazi Arrula eta Danele Sarriugarte, 'elearazi.eus' atariaren sortzaileak. GARAZI UGALDE
2015eko martxoaren 11
12:00
Entzun

Hiru urte bete dituen egunean, Elearazi. eus atariaren amaiera iragarri dute proiektuaren sortzaileek. Agur gutunean diotenez, hiru urteotan egindako ibilbidearekin "biziki kontent" daude Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula, uste baitute "ekarpen polita" egin diotela literaturaren eta itzulpenaren arteko "amodio-gorroto harremanari".

Guztira, 264 post jarri dituzte hiru urteotan. 80 autoreren baino gehiagoren lanei egin diete lekua, eta askotariko generoak landu dituzte, gainera: ipuina, nobela, prentsa artikuluak, gazte literatura... Horrez gain, 29 bideo, abesti edo ikus-entzunezko azpidatzi dituzte, eta 31 elkarrizketa ere egin dituzte. 

Sarriugartek eta Arrulak jarri zuten martxan ataria, baina kolaboratzaile ugari izan dituzte bidean. Guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete agurrean.

Bloga ez dute gehiago berrituko, baina, urtebetez, eduki guztiak eskuragai egongo dira www.elearazi.eus atarian. Hortik aurrera ere, domeinurik gabe, baina sarean segituko dute. Horrez gain, jakinarazi dute urte amaierarako paperezko argitalpen bat prestatuko dutela hiru urteotan kaleratutako edukiekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.