Kultura

Elkanoren zortzi agiri topatu dituzte, galduntzat ematen zirenak

1522an San Lucar de Barramedara iritsi zenean Espainiako Gorteei idatzitako eskutitza dago agirien artean.

2016ko maiatzaren 24a
21:14
Entzun

Galdutzat ematen ziren dokumentuak topatu dituzte. Juan Sebastian Elkanoren zortzi dokumentu topatu dituzteka jakinarazi du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Getarian (Gipuzkoa) eman du aurkikuntzaren berri, Balentziaga museoan. Hain justu Elkanori eskainitako erakusketa bat zabaldu dute museo horretan gaur.

Aian (Gipuzkoa) topatu dituzte galdutzat ematen ziren zortzi dokumentuak, Laurgain Torreko artxiboa antolatzen ari zirela. Urkulluk azaldu duenez, agirien artean dago 1522an Elkanok munduari bira eman ostean San Lucar de Barramedatik (Andaluzia) Espainiako Gorteei idatzitako eskutitza, eta hark emandako erantzuna.

Munduari bira eman zioneko bostehungarren urteurrenaren ospakizunetan, Balentziaga museoan ikusgai egongo dira agiriok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.