Elkarren webgunea «kontsumoaren joera berrietara» egokitu da
Liburu elektronikoen eskaintza zabala eta sare sozialen bidez parte hartzeko aukera dira berritasun nagusiak
«Kultur kontsumoaren joera berrietara egokituta» eta «bezeroari ahalik eta zerbitzu integralena eskaintzeko bokazioa sendotuz», webgunea berritu du Elkar argitaletxeak. Liburu elektroniko eskaintza zabala eta sare sozialen bidez parte hartzeko aukera dira berritasun nagusiak. Lehengo 170.000 liburutik gorako katalogoari, orain euskarazko nahiz gaztelaniazko liburu digital eskaintza zabala gehitu zaio. 4.100 baino gehiago dira Elkar.com atariaren bitartez ordenagailuaren teklatutik aurki daitezkeen liburu elektronikoak. Diseinu berria moldatzeko garaian, «argitasuna eta intuizioa» izan dira kontzeptu nagusiak, arduradunek esan dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu