Euskal Herria Zuzenean jaialdia

Elkartasun hitzorduak ugarituz doaz EHZren alde

Kanboko gaztetxean besta egin dute EHZren alde; igandean berriz Le Bukowskik hartuko du lekukoa eta Berri Txarrak taldea garagarno saltzen hasi zaie. Bideoa: EHZko antolatzaileak pozik jasotako elkartasun keinuengatik. [youtube]https://youtu.be/UiX35UpdIDU[/youtube]

Nora Arbelbide Lete.
2017ko uztailaren 1a
18:17
Entzun

Elkartasun erauntsia lemapean, EHZren aldeko ekinaldiak ugarituz doaz. 22. jaialdia ezeztatzen zutela iragarri zuten atzo arratsalde hasieran, eta, ordutik, EHZ antolatzen duen laguntzaile taldeak egin laguntza eskaera erantzuna alde guztietatik jasotzen ari da. Atzo gauean bertan Ttattola gaztetxeak antolatu bazuen besta, arratsalde honetan Kanboko Emaitza gaztetxeak du hartu lekukoa. Irlandako bake prozesuan eztabaidarekin hasi dute ekitaldia. Arratsalde bukaerako aperitifa alaitua eskainiko du Momo koralak. Arratsean, berriz, kontzertuak Rukula eta Zezenaren taldearekin. Eta, gaua bukatzeko, karaokea.

Bihar, berriz, Donostiako Le Bukowskik 11:30ean finkatua du ordua. Mursego, Amorante, Napoka Iria, Anari, Morau, Jon Basaguren, Joseba B. Lenoir, Lumi eta Pelax & Trenor taldeek dira aritzekoak EHZren alde.

Berri Txarrak taldeak, berriz, saldu 6 latako kutxen etekinak (kutxa bakoitzean sinatutako lata bana) ehzfestibala-ren alde izanen direla iragarri du.

Badira, bestalde, bestelako elkartasun eskukaldiak ere. Hatortxu Rockekoek batzarra Lakuntzan eginik goizean, muntaketarekin hasteko, taldetxo batek Lekorneko bidea hartu zuen. Gasteizko Zaharraz Harrok ere bideotxo bat bidali die. Lekorneko Garroako gazteluko desmuntaketa kasik bururatua dutela iragarri dute arratsaldean EHZrekoek.

Bestalde, EHZko sarrrera ordaindu eta dirua itzultzea nahi dutenentzat, astelehenetik goiti dirua eskuratzen ahalko dutela iragarri dute EHZkoek. Sareen bidez jakinaraziko dute nola egin. Zorrak direla eta, ahal dutenen kasuan "elkartasun erauntsiaren baitan, ekarpen bat egiteko manera izan daiteke txartelaren dirua". 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.