Peruko Iquitos herrian haurrentzako aterpetxe bat eraiki zuen Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeak. Proiektua laguntzeko, kontzertu solidario bat egingo du Musikeneko Orkestra Sinfonikoak hilaren 25ean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Aiete Unibertsitate Egoitzako ikasleen ekimenez egingo da kontzertua. Musikenera jo zuten horretarako, eta orkestrako ikasleek Joseph Haydnen sinfonia bat eta Piotr Txaikovskiren bi obra prestatu zituzten emanaldirako. Pierre Caoren zuzendaritzapean interpretatuko dituzte. Eskuratzen duten dirua aterpetxerako izango da. Sarrerak 20, 16 eta 13 euroan jarri dituzte salgai.
Elkartasun kontzertu bat egingo du Musikeneko Orkestra Sinfonikoak
Emanaldirako sarreren bidez lortutako dirua Zabalketa GKEk Perun duen haurren aterpetxe baterako izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu