El_Txef_A, dantzarako errezeta gozoak Gernikatik

2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Ostegun eguerdian jaialdiko lehen doinuak jartzea egokitu zitzaion, festazale goiztiarrenei irribarre bat margotu eta lehenbailehen mugiarazteko. Aitor Etxeberria gernikarrak aise kunplitu zuen betebeharra, Slow dancing in a burning roombere azken diskoko abestiak eta lehenago plazaratutako beste batzuk nahastuta. Boladan dagoen baina sekula boladaz pasatzen ez den house sakona da harena, bai lasai entzuteko eta bai pistarako balio duena. Ederki usaindu zuten hori Sonar-aren antolakuntzakoek, goizeko saioaren ondoren gauekora ere gonbidatu baitzuten iragarri gabe, lehen dantza pausoak harekin egin zituztenen gozamenerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.