Elustondo du lehendakari Trikitixa Elkarteak
MUSIKA. Joan den larunbatean Orioko kultur etxean egindako batzar nagusiak hala onartuta, Agurtzane Elustondo da Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakari berria. Mikel Gorrotxategi Alabier-en lekukoa hartu du Elustondok zuzendaritzan. Batzar berean, halaber, Alaitz Telletxeak lehendakariorde gisa utzitako lekua aurrerantzean Iosu Arrizabalaga Izer soinujotzaileak beteko duela erabaki zuen elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu