Emakumeaz eta umoreaz ariko da Leire Ibarguren
BERTSOLARITZA. Bigarren astez jarraian, Umorez. Generoa bertsolaritzan jardunaldiak egingo dira gaur Villabonako Mintzola etxean (Gipuzkoa). Leire Ibargurenek Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan tesinan oinarrituriko hitzaldia emango du (18:00). Ondoren, Maialen Lujanbiok eta Judith Monterok Ornitorrinkus lanaren interpretazioa egingo dute (19:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu