Artea

Emakumeek biluzik egon behar al dute museoan sartu ahal izateko?

[youtube]http://youtu.be/fKDK-kyV6YU[/youtube] Guerrilla Girls arte kolektibo feministaren 28 urteko ibilbidea erakutsiko du Bilboko Alondegiak. Taldeari inoiz eskaini zaion lehen atzera begirakoa da.

Inigo Astiz
2013ko urriaren 2a
15:57
Entzun

Guerrilla hitza idatzi beharrean, oharkabean gorila hitza idatzi zutelako. Horregatik sortu zitzaien Guerrilla Girls taldeko kideei gorila maskarak janzteko ideia. Eta hiru hamarkada daramatzate maskara horiekin geroztik. Izan ere, anonimo mantendu nahi zuten beren lana. Anonimo eta baita aktibismo feministaren eta arte sorkuntzaren bidegurutzean ere. 1985ean hasi zuten beren ibilbidea, eta umorea eta satira baliatu dituzte geroztik beren gogoetak plazaratzeko. Ongi dokumentatutako umorea. Ezaguna da, esaterako, 1989an New Yorkeko Metropolitan museoari egindako kritika. Museoan emakumeek zuten presentzia ikertu, eta ondorio gordina atera zuten. Kartel batean bildu zituzten datuak. Arte modernoari eskainitako ataletan agertzen diren artisten %5 baino gutxiago ziren emakumezkoak. Museoan ageri ziren irudi biluzien artean, ordea, lanen %85ek erakuskten dute emakumeen gorputzen bat. Eta horregatik karteleko galdera nagusia: “Emakumeek biluzik egon behar al dute METera sartu ahal izateko?”.

Artearen esparrura eramaten dute berdintasunari buruzko kezka, eta ibilbide oparoa egin dute ildo horretan. Kolektiboak 1985etik 2013ra bitarte egindako lan guztiak bildu dituzte orain Bilboko Alondegian. Xabier Arakistain aritu da komisario lanetan, eta urtarrilaren 6ra arte izango da zabalik. Taldeari inoiz eskaini dioten lehen atzera begirakoa da Bilbokoa. Kolektiboko Kathe Kollwitz kideari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.