Emanaldietan deliturik izan den ikertzeko eskatu du Carlos Urkijok
Barrura begiratzeko leihoak filmaren emanaldi pribatuetan deliturik izan den ikertzeko eskatu dio Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak Javier Zaragoza Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburuari.Urkijoren ustez, litekeena da emanaldi horiek «terrorismoaren biktimen babeserako legeak urratzea». Donostiako Udala delitu baten egile izan daitekeela uste du Urkijok, Zinez ekoiztetxeari Viktoria Eugenia antzokia alokairuan uzteagatik filmaren emanaldirako. Emanaldien aurretik, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari haiek eragozteko eskatua zion Urkijok; horretaz gain, emanaldien iragarpenaz ohartarazia zuen Zaragoza, delitu zantzurik ikusiz gero debeka zitzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu