Donostiako 63. Zinemaldia

Emily Watson: "Sari hau emakumezko aktore britainiar askori emango nieke"

Aktore ingelesak Donostia Saria jasoko du gaur gauean

Emily Watson, gaur arratsaldean, Donostian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
urtzi urkizu
2015eko irailaren 25a
18:24
Entzun

Emakume aktoreen lana nabarmendu nahi izan du Emily Watsonek (Londres, 1967) gaur arratsaldean Kursaalean egin duen prentsa agerraldian, eta gauean jasoko duen Donostia Saria haiei eskainiko liekeela adierazi du. Emakumezko aktore britainiarrak goraipatu ditu, eta baita haien lan egiteko modua ere: "Miresten ditudan aktoreak daude nire herrialdean: Judi Dench, Maggie Smith, antzezpena beren aurretik jartzen dutenak"

Watson Lars Von Trierren Breaking the Waves (1996) filmean egindako lanak egin zuen ezagun mundu osoan. Zuzendari daniarrak duen ospeari aurre eginez, Watsonek esan du beretzat oso garrantzitsua izan zela esperientzia hura: "Lars Von Trierren fama da zaila dela harekin lan egitea, baina niretzat oso esperientzia aberasgarria izan zen". Gainera, bere lehen film inportantea izanik, "ate asko" ireki zizkiola esan du. Nolanahi ere, Watsonek beste zuzendari askorekin egin du lan, eta "askorekin berriro" ariko litzateke. Adibidez Robert Altmanekin: "Harekin lan egitea zoragarria izan zen". Gosford Park filmean lan egin zuen The Player-en zuzendariaren aginduetara Watsonek.

Arrakastaren gainetik "duintasuna" bilatzen duela eta zineman zikloak izaten direla agertu du aktoreak: "Zineman gauza ziklikoak daude. Ziklotan doa kontua. Istorio bikainak beti azaleratzen dira".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.