Lars Von Trierren aginduetara Breaking the Waves goraipatuarekin estreinatu zen zineman Emily Watson (1967), eta orduz geroztik ibilbide oparoa egin du hala bere jaioterrian nola Hollywooden. Hogei urtetan Jim Sheridanekin (The Boxer), Tim Robbinsekin (Cradle Will Rock), Alan Parkerrekin (Angela's Ashes), Robert Altmanekin (Gosford Park) eta Paul Thomas Andersonekin (Punch-Drunk Love) lan egin du besteak beste.
Watsonek Everest filma aurkeztu berri du Veneziako Zinemaldian, Sail Ofizialean baina lehiaz kanpo. Donostiara ez da etorriko film batekin, eta azkenaurreko egunean (25ean) jasoko du Donostia Saria Kursaalean egingo den ekitaldian