Rolling Blackouts Coastal Fever
'Endless Rooms'
Diskoetxea: Sub Pop.
Fran Keaney, Tom Russo eta Joe White gitarra jotzaile eta abeslariek zuzendutako taldearen hirugarren lan luzea da Endless Rooms hau. Ez du estreinako Hope Downs-en hasierako kolpea erakusten, baina aise gainditzen du Sideways To New Italy. Horren erakusle, The Way It Shatters kantua, gitarra kiriotsuekin, bateria sendoekin, baxu zirimolatsuekin eta ahots melodia landuekin osatua; hots, Melbourne hiriko boskotearen ohiko ezaugarriak kantu itsaskor eta sendoetan txertatuta. Haatik, giro lasaiak ere tartekatzen ditu, hala nola Caught Low. Ezbairik gabe, gitarra dirdiratsu eta bihurriekin jositako pop kantu bikainak egiten jarraitzen du boskote australiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu