Eneritz Zabaleta nagusitu da Saran jokatutako kanporaketan

Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bi finalaurrekoetan parte hartuko dutenen zerrenda osatu da

Erredakzioa
Baiona
2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko Bertsolari Txapelketako kanporaketak larunbatean bururatu ziren Saran (Lapurdi). Eneritz Zabaleta baionesak eskuratu zuen lehen lekua, 214 puntuekin, eta bigarrena, Mixel Aire Xalbador II urepeldarrak, 204 punturekin. Hirugarren Ekhi Erremundegi baionesa izan zen, 186 punturekin.

Orain, bi final aitzinekoen aldi da. Horietan parte hartuko dutenek osatu zerrendan, kanporaketa saioetako bi lehenak zuzenean sartu dira. Hau da, Odei Barroso, Patxi Iriart, Kristiñe Txoperena, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta eta Mixel Aire. Baina txapelketa hasi aitzin jakinarazi bezala, Kristiñe Txoperenak uko egin dio kantatzeko aukera horri, ez diolako bere buruari presiorik ezarri nahi. Hasieran lau puntuazio onenen jabeak sailkatzen ziren, baina antolakuntza taldeak bosgarrena ere sartzea erabaki du Txoperenaren hutsunea ordezkatzeko. Ondorioz, Miren Artetxe, Ximun Cazaubon, Gillen Hiribarren, Joanes Etxebarria eta Ekhi Erremundegi ere sailkatu dira.

Lehen finalaurrekoa urriaren 16an finkatua dute, Luhuson (Lapurdi), 17:00etan, Harri Xuria aretoan. Amets Arzallus, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Gillen Hiribarren eta Ekhi Erremundegi ariko dira. Ondoko finalaurrekoa urriaren 23an iraganen da, Gabadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.