Enpersona zikloan izango da etzi Jabier Muguruza
MUSIKA. Bartzelonako Apolo aretoan bere lanaz mintzatuko da Jabier Muguruza musikagilea, etzi, Enpersona ekimenaren eskutik. Muguruzaren doinuak entzuteaz gain, galderak egiteko eta harekin hitz egiteko aukera izango dute ikus-entzuleek. Enpersona kontzertu eta solasaldi zikloan, Ken Stringfellow, Juan Perro eta The New Raemon ere gonbidatu dituzte urrirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu