Musika Hamabostaldia azken asteburuan sartuko da gaur, eta bi proposamen arras ezberdin eskainiko ditu. Batetik, Ensemble Recherche Freiburg im Breisgauko (Alemania) taldea ariko da Musika Garaikideko zikloan. Bederatzikote horrek XIX. mendetik honako musikak interpretatu ohi ditu, eta 30 disko baino gehiago ditu grabatuak. Donostian, XX. mendeko musikan beren lekua aurkitu duten hiru konpositoreren obrak joko ditu Ensemble Recherchek: Mark Andre, Pascal Dusapin eta Gerard Griseyrenak. Azken horren Vortex Temporum 90eko hamarkadako obra funtsezkoenetakoa da, eta Grisey, berriz, «inoiz entzun gabekoaren aztertzaile bikain eta izpirituaren eztabaidatzaile nekaezina», Musika Hamabostaldiaren antolatzaileen arabera. Kontzertua Kursaaleko erabilera anitzeko aretoetan izango da, 20:00etan.
Christian Zacharias pianista, bestalde, Arriaga Laukotearekin ariko da ordu berean Viktoria Eugenian. Ludwig Van Beethovenen bi sonata eta Franz Schuberten Pianorako boskotea la mayor-en, Amuarraina interpretatuko dituzte.
Donostiako 73. Musika Hamabostaldia
Ensemble Recherche ariko da gaur Musika Garaikideko zikloan
Christian Zacharias pianistak Beethoven eta Schuberten lanak interpretatuko ditu Arriaga Laukotearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu