Entzumenaren askotariko ikuspegiak aztertuko dituzte 'Hirugarren belarria'-n
Ertz jaialdiaren barnean, hilaren 10, 11 eta 13an Donostian egingo diren Hirugarren belarria jardunaldietan entzumenaren askotariko ikuspegiak aztertuko dituzte. Lehendabiziko egunean, medikuntzaren eta terapien munduari buruz ariko dira, eta Jose Ramon Mozota Ortiz laringologoa gonbidatuko dute; bigarrengoan, Jose Mari Esparza Nafarroako joten inguruan mintzatuko da, azalduz nola egoera politikoak desaktibatu dituen. Jose Luis Ortizek, ostera, flamenkoaren kasuari erreparatuko dio, espainiar kulturaren sinbolo bilakatzearekin bat hainbat esanahi iraultzaile galdu zituen fenomenoaz. Hirugarren egunean, mugimendu sozialez ariko dira, M-15ari buruz Jose Luis Espejo, eta Europako manifestazioko proklamez eta futbol estadioetako kantuez Jaume Ayats.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu