EOSek bakearen aldeko kontzertu bat eskainiko du
MUSIKA. Inma Sharak zuzenduta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bakearen aldeko musika izeneko kontzertua eskainiko du irailaren 8an Bilboko Euskalduna jauregian. Bilboko Koral Elkarteko abesbatzak ere parte hartuko du Durango, Gernika, Otxandio eta beste hainbat herritako bonbardaketaren 75. urtemuga gogoratzeko ekitaldian. Puccini, Guridi eta Mozarten obrak eskainiko dituzte, eta sarrerak 2 euroko salneurrian eros daitezke dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu