EOSek bihar hasiko du abonamendu denboraldia

Andrey Borenkok zuzenduta ariko da Gasteizen, Ondarra, Faure eta Brahmsen lanak emanez

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Gasteizko Principal antzokian jarriko du abian, bihar, ostiralarekin, 2012-2013 abono denboraldia. Orkestrak Hego Euskal Herriko hiriburuetan 2013ko ekainaren 17a bitartean eskainiko dituen 54 kontzertuetatik lehena izango da hori. Requiem atsegina, sinfonia klasikoa izenburua duen programaren barruan, bere zuzendari printzipal gonbidatu Andrey Borenkok zuzenduta eta Iruñeko Orfeoia, Arantza Ezenarro sopranoa eta Jose Antonio Lopez baritonoa lagun dituela, orkestrak Lorenzo Ondarraren Padre Nuestro, Gabriel Faureren Requiem-a eta Johannes Brahmsen 2. Sinfonia Re maiorrean interpretatuz abiatuko du denboraldia. Bihar Gasteizen aritu ostean, urriaren 1ean eta 3an Donostian, 2an Iruñean eta 4an Bilbon ariko da EOS.

Lorenzo Ondarrari omenaldia

Lorenzo Ondarra musikagilearen (Bakaiku, 1931-Iruñea, 2012)Padre Nuestro obraren orkestrarako bertsioaren erabateko estreinaldia duela gutxi zendutako konpositoreari egindako omenaldia izango da kontzertuaren hasieran. Orkestrarekin batera Iruñeko Orfeoia ariko da, Igor Ijurrak zuzenduta. Ondoren, Gabriel Faureren Requiem-a bertsio sinfoniko-koralean izango da entzungai. Lan horren emanaldian. Arantza Ezenarro sopranoa eta Jose Antonio Lopez baritonoa ariko dira, Iruñeko Orfeoiaz gain. Bigarren zatian Johannes Brahmsen 2. Sinfonia Re maiorrean obrari eskainia izango da.

Andrey Borenko Belgikako Orkestra Nazionaleko musika zuzendaria da irailaren 1etik eta bost urtetarako hartu du ardura hori. Horrez gain, Duesseldorfeko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra eta Euskadiko Orkestraren zuzendari printzipal gonbidatua da 2009az geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.