EOSek Gernikako bonbardaketa oroituko du
MUSIKA. Andres Orozco-Estrada zuzendari duela, Pablo Sorozabalen Gernika eta In Paradisum, eta Gabriel Faureren Requiem emango ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bihar Bilbon eta ostiralean Iruñean, Bilboko Koral Elkartearekin batera, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratuz, abonu denboraldikohamaikagarren programan. Horrez gain, Sergei Rakhmaninoven rapsodia bat —Joaquin Atxukarro pianistarekin batera— eta Richard Straussen bi obra emango ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu